XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiri Ordenamenduko Plan Orokorrak egokitzeko 16/1981eko Urriaren 16ko Errege Dekretu Legearen 8.2 artikuluan ebatzitakoaren arabera tramitazio honen gai den projektuaren hasierako onespena ematen duen akordioak, berez eta besterik gabe dakar eremuen partzelaketa, eraikuntza eta eraisketarako lizentziak ematea etenik geratzen dela Planeamendu-gai den eremu haietan non determinazio berriek indarreango hirigintz erregimenaren aldakuntza ekartzen bai dute.

Ondorio horietarako, eta Projektuan erabilitako deiturarekin, hona hemen zein diren partzela horiek.

(...) Hasierako onespen horretaz datorren etenaldiak, gehienez 2 urtez luzatuko da, Projektuaren Behinbetiko onespenarekin iraungiz.

Kontutan izanik Intxaurrondoko Poligonoaren Lehen Faseko Plan Partzial Birmoldatu, Lurralde Antolakuntza eta Herri Lan- Sailak 1980ko Abenduaren 30ko ebazpenez Behin betiko izaeraz onetsiaren oraingo aldaketa honek Plan horretan aurrikusitako alde berde edo espazio libreen aldakuntza dakarrela, aldaketaren tramitazioan kontuan izango dira Zoru Legearen indarreango Testu Bateratuko 41, 49 eta 50 artikuluak eta Planeamenduko Erregelamenduko konkordanteak.

Zoru Legearen 41 eta 49 artikuluetan ebatzitakoaren arabera espedientea jendaurreko erakusketan egongo da Udaletxe honetako Hirigintza Bulegoan, bulego lanorduetan, hilbateko epean, iragarki hau dagokion aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, epe horretan, bidezko erizten diren alegazioak egin ahal izango bait dira.

Hasierako izaeraz onesten duen akordioaren ondorioz sortzen den lizentzi emate etenaren aurka, artejarri daiteke Birjartze Errekurtsoa Udalbatza Plenoaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau dagokion Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Irakasleak Kooperatibaren eta Intxaurrondoko Auzoko 7, 9, 11, 13, 15 eta 17 Zenbakietako Bizitetxeen Komunitatearen helbidea ezjakina denez, expedientean aurkezten direnenak, alegia, iragarki hau Prozedura Administratiboaren Legeko 80.3 Artikuluaren ondorioetarako egiteratzen da.

Donostia-1986ko Ekainaren 6a.

ALKATEA.